Eu Es
Nortzuk gara

Tantaka internet bidezko telebista sozial bat da, 2018ko azaroan emititzen hasi zena. Informazio alternatiborako proiektu hau Mugarik Gabe, Euskadi-Cuba eta Bakea eta Duintasuna elkarteek sustatu dute, eta Euskal Herriko kolektibo eta herri-mugimenduen aniztasuna eta hauen borrokak ezagutzera emateko komunikazio tresna bat izango da.

Tantaka TV ez da adierazpen elkarte baten organoa. Tantakako baloreekin bat egiten duten edozien koletibo, elkarte edo pertsonen parte-hartzerako deia egiten dugu, guztion esparru bat eraikitzeko asmoz.

Tantaka internazionalismoa da: herrien arteko elkartasuna sustatzen du, zapalkuntza ezberdinen arteko loturak bilatuz eta agenda ezberdinen arteko artikulazioa sendotuz.
Tantaka feminismoa da: ezen etorkizuna feminista izango da ala ez da izango. Eta horregatik imajinario askatzaile berrien inguruan lan egiten dugu, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak deuseztatzeko.
Tantaka aniztasuna da: protagonistak aberasten gaituzten horizonte kultural, funtzional eta izaera anitzekoak dira.
Tantaka jasangarritasuna da: bizitza erdigunean jartzen du, ingurumenaren errespetutik.

Tantaka TV informatzearen beharrean sinesten dugulako jaio da. Eta horretarako albisteen analisi kritikoa, eztabaidak, kronikak, elkarrizketak, erreportaiak eta humore eta ironia pixka bat erabiliko ditugu.

Informazioak kontzientzia kritikoa duten herritarrak eraikitzeko balio duelako, bizi garen jendarte hau eraldatzeko mobilizazioaren lehenengo urrats gisa.

Erakunde partaideak
Babeslea